Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzak antolatuta, Esklerosi Anizkoitzaren aldeko 29. Busti Zaitez jardunaldi solidarioa egingo du igande honetan lurraldeko hainbat igerilekuetan eta hondartzetan, eta Zarauzko malekoian eta Zumaiako Erribera kalean postuak jarriko dituzte. Kanpainak helburua bikoitza du: alde batetik, gaixotasun neurologikoak ekartzen dituen arazoez informatu eta sentsibilizatu nahi dute gizatea, eta bestetik, gaixotasuna pairatzen duten pertsonentzako birgaitze zerbitzuak finantzatzeko dirua lortu.
Elkarteak jakinarazi du kanpainarekin bat egiteko hamaika arraozi daudela, erta horietako bat 750 pertsonek dutela gaur egun Esklerosi Anizkoitza Gipuzkoan. Beraz, kanpainan parte hartu nahi duenak Zarauzko edo Zumaiako postuetara bertaratu daiteke eta Katuki Saguyakik aurtengo ediziorako diseinatutako produktuak eros ahal izango ditu, edota elkartea laguntzeko dohaintza egin. Kanpainaren berri sare sozialetan zabaltzea ere bada elkarteari laguntzeko modua, eta ADEMGI etiketatzeko eta #bustizaitez2026 traola erabiltzeko eskatu dute.