Zumaian egokitu duen lokal berria aurkeztu du Begi Bistanek

Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 29a

Instituzioetako ordezkariak, eta Begi Bistaneko zein turismo arloko kideak, gaurko ekitaldian. (Juan Luis Romatet)

Orion eta Zumaian turismo arloan lan egiten duen enpresak lokala zabaldu du Moilaberri Estazioa eraikinaren alboan. Eguraldi traketseko egunetan jarduerak bertan gauzatzea planteatu dute. Irekieran izan dira instituzioetako ordezkariak. 

26 urte daramatza Begi Bistan enpresak eskualdean turismo arloan lanean. Zumaian hasi eman zituen lehen pausoak, eta denborarekin Oriora ere zabaldu du bere jarduera. Ibilbidearekin jarraituta, gaur lokal berria zabaldu du Kantauri plazaren atzealdea, duela bi aste zabaldu zuten Moilaberri Estazioa eraikinetik metro gutxira.

Irekiera ekitaldian izan dira, besteak beste, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguez. Urola Kostako Udal Elkarteko presidente Jon Arozena, eta Zumaiako alkate Iñaki Ostolaza. Turismo arloan lan egiten duten hainbat lagun ere bertaratu da ekitaldira.

Espazio "garbi eta berritzaile" bezala definitu du lokal berria Begi Bistaneko kudeatzaile Naiara Malavek. Merchandisingeko produktuak saltzeaz gain, jarduera desberdinak hartzeko prestatutako espazioa dela azaldu du. "Eguraldi txarragatik edo itsaso zakarragatik irteeraren bat bertan behera utzi behar bada, hura kontratatu dutenak hona etorri ahal izango dute bestelako jarduera batzuk egitera", gaineratu du. Hala, ekoturismoko bisitariak "saritu" nahi dituztela ere esan du kudeatzaileak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide