Bizkaiko txinga txapelketa irabazi du Andoni Zubiaurre 'Gorixo'-k

Maddi Txintxurreta 2026ko ekainaren 29a

Andoni Zubiaurre, Bizkaiko txinga txapelketa irabazi ostean. (Utzitakoa)

Diman jokatu zuten txapelketa atzo, eta Zumaiako bizilaguna nagusi izan zen bertan. 

Bizkaiko txinga eramate txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Andoni Zubiaurre Gorixo Zumaiako bizilagunak. Esku bakoitzean 50 kiloko txinga bana hartuta, 16 plaza eta laurden osatu zituen Zubiaurrek Diman (Bizkaia), 28 metroko luzera duen plazan.

Mutrikun jaioa, Zumaian bizi da Gorixo izengoitiz ezaguna den Andoni Zubiaurre. 77,9 kilo pisatzen ditu, eta bi txingatan banatutako ehun kilo hartuta, alde handiz irabazi zuen Dimako txapelketa. 

Txutxi Larrazabal sailkatu zen bigarren Bizkaiko txapelketan, 10 plaza eta erdi osatuta; Pablo Alvarezek 9 plaza eta 5 metro egin zituen, eta Erlantz Gonzalezek 4 plaza eta hiru laurdean.

Zubiaurrek azaldu duenez, trontzan entrenatzen dabil buru-belarri, uztailaren 19ean txapelketa jokatuko baitu Barakaldon (Bizkaia).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide