Herria San Pedro jaiak ospatzen ari zen egunetan, Indamendi bazkuneko mendizale talde bat Pirinioetan izan da haien zaletasuna asetu nahian. Ohi duen bezala, Zumaiako mendi bazkunak hiruzpalau eguneko txangoa prestatu du ekainaren amaierarako, eta oraingo honetan Okzitania eskualdeko Ariège departamentura joan dira, hilaren 26tik 29ra bitartean egindako mendi irteeran.
Erdialdeko Pirinioetako paraje horietan hiru mendate igo dituzte Zumaiako mendizaleek, txangoak iraun duen egun bakoitzean bana. Maubèrme, Barlonguèra eta Mont Valier mendiak igo dituzte, hain zuzen ere, Pirinioetara egindako aurtengo mendi irteeran.