Donosti Cup txapelketako zenbait partida, Aita Mari zelaian

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 3a

Donosti Cup txapelketaren partida bateko irudia. (Donosti Cup)

Datorren astean jokatuko dituzte txapelketa horretako partidak, Aita Mari zelaian. Asteazkenetik ostiralera bitartean izango dira partidak han, eta nazioarteko nahiz Euskal Herriko taldeak ariko dira lehian.

Datorren astean hasiko da Donosti Cup 2026 futbol txapelketa, eta azken urteetan bezala, Zumaiako Aita Mari futbol zelaian jokatuko dituzte lehen faseko zenbait partida. Asteazkenetik ostiralera bitartean jokatuko dituzte neurketak han Euskal Herriko eta nazioarteko zenbait taldek. 

15.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo txapelketan, eta guztira, 2.254 partida jokatuko dituzte. Horretarako, Euskal Herriko 60 zelai baliatuko dituzte, tartean eskualdekoak. Aurtengo edizioak, gainera, marka guztiak hautsiko ditu, 32 herrialdetako 910 talde bilduko ditu eta. Hala, txapelketaren historiako ediziorik nazioartekoena izango da 2026. urtekoa. Guztira, nazioarteko 90 herrialdetako kideak bilduko ditu aurtengo txapelketak; esaterako, lehen aldiz parte hartuko dute Donosti Cup-en Angolako, Hong Kongeko, Estoniako, Mongoliako, Malaysiako, Poloniako, Puerto Ricoko eta Uruguaiko taldeek.

Honako lotura honetan ikus daitezke Aita Marin jokatuko dituzten partiden egutegiak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide