Gaztiok Piztu eragileak binakako pala txapelketa antolatu du lehenengoz, eta interesa duten herritarrek gaurtik uztailaren 7ra bitartean izango dute txapelketan izena emateko aukera.
Ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematen duten bikoteen arabera antolatuko dute txapelketa, baina aurreratu dute uztaileko ostiraletan izango direla partidak, Odieta frontoian.
Txapelketan parte hartzeko bikote mistoak osatzea gomendatu dute Gaztiok Piztuko kideek. Interesa dutenek Nikol tabernan eman dezakete izena, eta bestela, Gaztiok Pizturen Instagram kontura idatz dezakete.