Naxker, Akeer eta Ganibet taldeen kontzertuak izango dira bihar gaztetxean

Maddi Txintxurreta

Naxker taldeko partaideak, Atarrabian (Nafarroa) emandako kontzertu batean. (Utzitakoa)

Gaztiok Piztu mugimenduak antolatuta, hiru kontzertu eskainiko dituzte bihar, 21:00etatik aurrera, Torreberri gaztetxean.

Gaztiok piztu mugimenduak antolatuta, Naxker, Ganibet eta Akeer taldeen kontzertuak izango dira bihar Torreberri gaztetxean. Sarrerak Nikol tabernan eros daitezke, edo antolatzaileen Instagrameko kontura idatzita, 6 euroan. Salgai izango dira bihar ere, emanaldiak hasi aurretik.

Nafarroakoak dira Naxker eta Ganibet taldeak, eta Bizkaikoa da Akeer. 21:00etatik aurrera hartuko dute gaztetxeko oholtza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide