Distiraren lehiaketa sozialean saritutako lanak, ikusgai Alondegiko sarreran

Juan Luis Romatet

Distirako kideak, erakusketa muntatu eta gero. (Utzitakoa)

Iazko udazkenetik aurtengo udaberrira bitartean egindako lehiaketetan saritutako lanak ikus daitezke Alondegiko sarreran uztailaren amaierara arte.

Beste lehiaketa eta argazki rallyekin batera, lehiaketa soziala antolatu du aurten ere Distira argazki elkarteak. 2025eko udazkenean hasi eta aurtengo udaberrira bitartean, hilero, gai jakin batzuen inguruko argazkiak atera behar izan dituzte lehiaketa horretara aurkeztu diren Distirako bazkideek.

Hilabete horietan sarituak izan diren lanak bere webgunean erakutsi izan ditu Distirak, baina iaz egin bezala, haiekin erakusketa ere osatu du. Irudien bilduma Alondegiko sarreran jarri dute, eta uztailaren 30era bitartean ikusi ahal izango da, kultur zerbitzu horren ordutegian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide