Musika udalekuak antolatzeko bilera egingo dute asteazkenean

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 6a

Musika udalekuetako parte hartzaileak, Aita Mari aretoan. (Juan Luis Romatet)

Musika udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoei bilerara joateko deia egin diete antolatzaileek.

Uztailaren 13tik 24ra egingo dituzten musika udalekuen programazioaren inguruko xehetasunak zehazteko bilera deitu dute asteazkenerako. Komentuan egingo dute bilkura, 18:30ean hasita, eta udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoek deitu dituzte parte hartzera. Udalekuak zuzentzen dituen Landarbaso abesbatzako kideek dinamizatuko dute asteazkeneko bilera.

Landarbasoren eskutik, musika, dantza eta askotariko jolasak egiten dituzte txikienei zuzendutako udaleku hauetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide