Emakume langile migratzaileen jubilazioaz jardungo dute uztailaren 18an Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 7a

Malen Etxeak aurtengo urtarrilan egin zuen erakusketa bateko irudia. (Sara Utrera)

Uztailaren 18an egingo dute jardunaldia, Malen Etxea elkarteak antolatuta. Izen emate epea datorren ostiralean, hilaren 10ean, itxiko dute. 

Malen Etxea elkarteak emakumezko langile migratzaileen jubilazio duinen inguruko jardunaldia antolatu du uztailaren 28rako. Jardunaldu horien lehen edizioa izango da aurtengoan, eta Zumaiako Emakumeon Etxean egingo dute, goizeko 9:30ean hasita. Emakume migratzaileei zuzendutako topaketa izango da 11 egun barru egingo dute, baina bereziki zaintza arloan lan egiten dutenei zuzenduta egongo dela iragarri dute. 

Jardunaldiak kolektiboaren egoerari buruzko hitzaldiak eta lan-mahaiak izango ditu. Behin bazkaltzeko etenaldia egin eta gero, eta ondorioak eta etorkizunerako proposamenak bateratzeko lanketa egingo dute. Topaketa hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute, hemen. Izena emateko azken eguna datorren ostirala, uztailaren 10a izango da. Antolatzaileek dei egiten dute jardunaldietan parte hartzera, "langile migratzaileentzako erretiro duina bermatzen lagunduko duten lan-ildoak modu kolektiboan eraikitzeko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide