Bixente Tximo Zumaiako arrantzalearen bustoa desagertu da

Ekaitz Etxabe

Bixente Tximo arrantzalearen eskultura.

Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan zegoen Zumaiako arrantzalearen bustoa. Duela egun batzuk desagertu zen, eta zer gertatu den inork ez badaki ere, lapurreta bat izan dela dirudi.

Duela egun batzuk Bixente Gomez Bixente Tximo Zumaiako arrantzalearen brontzezko bustoa desagertu zen. Artelana Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan zegoen, lehenengo tunelaren ondoren. Harrizko idulki batean zegoen bustoa eta, zehazki zer gertatu den inork ez badaki ere, lapurreta bat izan dela dirudi.

Bixente Tximo arrantzalearen bustoa Julio Beobide artista zumaiarrak egin zuen. 1996. urtean Zarauzko Udalak Beobide familiari erosi zion brontzezko eskultura eta, hasiera batean Zarauzko malekoian egon bazen ere, gerora Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekura mugitu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide