Uda sasoian odol behar handiago izaten da, eta aldi berean erreserbek behera egiten dute. Hori dela eta, Zumaiako odol emaileen elkarteak dei berezia egin die herritarrei bihar egingo duten uztaileko odol emate sasoira bertaratzeko.
Horretarako, txanda hartu beharko da 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta. Gaur 21:00etara arte egongo da horretarako aukera. Bestalde, odol ateratzeak bihar 16:30etik 21:00etara bitartean egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazako Hogarrean.