Murala margotu du Ernaik Gernika parkean

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 8a

Margotu berri duten murala, Gernika parkean. (Juan Luis Romatet)

Independentziaren aldeko aldarria egiten duen horma irudia margotu dute Ernaiko kideek Posta Bulego ondoko baxu bateko horman.

Sareen bidez egindako deialdiari erantzunda, horma irudia margotu dute Ernaiko kideek Gernika parkean. Zehazki, pasa den astelehenean aritu ziren independentziaren aldeko aldarria egiten duen murala margotzen, Posta Bulegoko tunelaren alboan dagoen eraikin baxuan. Gazteok independentzia. Garaiak borroka eskatzen du leloa darama aipatu horma irudiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide