'El día de la revelación' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Steven Spielberg zinemagilearen azken lana, ostiraletik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako zinema aretoan.

Ekainaren amaieratik oporrengatik itxita egon eta gero, ostiralean zabalduko ditu berriro ateak Aita Mari zinema aretoak. Itzulerako emanaldietarako Steven Spielberg zinemagile estatubatuarraren azken lana, El día de la revelación aukeratu dute. Filmak Emily Blunt, Eve Hewson, Josh O’Connor eta Colin Firth ditu aktore taldean.

Saioak ostiraletik astelehenera bitartean emango dituzte Zumaiako aretoan, 19:30ean, eta haietarako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide