Porra

Igandean amaituko da aurtengo arraun porran parte hartzeko epea

Erredakzioa

Telmo Deuneko bi ontzi dabiltza lehian aurtengo arraun denboraldian, emakumezkoak Euskotren ligan eta gizonezkoak KAE1 ligan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran. Irabazleak bi lagunentzako otordua irabaziko du Muniosoro erretegian.

Zumaia Gukak aurten ere martxan du arraun denboraldiko porra. Telmo Deuneko bi ontzi dabiltza lehian, Euskotren eta KAE1 ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.

Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Porra egiteko epea igande eguerdian, 12:00etan, amaituko da.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Esteka honetan egin daiteke porra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide