Andrea Berboisen kontzertua Oxforden, 'Harrapatu' erakusketaren hondarrean

Miriam Romatet-Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 11

Harrapatu erakusketak bihar itxiko ditu ateak Oxford erakusketa aretoan. Aurretik, erakusketan lanak erakutsi dituen artistetako batek, Andrea Berboisek, kontzertua eman zuen aretoan bertan.

Hilabete luzez zabalik izan den Harrapatu erakusketak azken orduak ditu Alondegiko Oxford aretoan. Arte Ederrak herritarrengana hurreratzeko helburu duen Harriak programaren barruan antolatutako ekimenak hiru artistaren lanak bildu ditu Zumaiako erakusketa aretoan: Andrea Berbois, Adrian Irisarri eta Angela Rodriguezenak, hain zuzen ere.

Artelanak erakustearekin batera, beste ekintza batzuk ere gauzatu dituzte. Biak ere atzo arratsaldean egin zituzten. Batetik, Rodriguezek marrazketa lantegi bat eskaini zuen, eta haren amaieran, Andrea Berboisek kontzertua eskaini zuen Oxford bertan. Biolinean eta teklatuetan oinarritu zen eibartarra bere musika eskaintzeko.

Gaur eta bihar ere izango da erakusketa ikusteko aukera, Oxford aretoan. Eguerditan 12:30etik 14:00etara izango da zabalik eta arratsaldez 18:30etik 20:30era.

(Argazkiak: Miriam Romatet)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide