Abian da dagoeneko Dantz Point zikloa. Musika elektronikoa, dantzarako grina, ingurunea eta ondarea uztartzen dituen zirkuituko lehen hitzordua izan zen atzo Zumaian. Bero handiarekin eta labarrak begira zituztela aritu ziren lanean bost DJ, arratsaldean hasi eta gauera arte.
N97 kolektiboaren laguntzarekin osatu zuten atzoko Itzurungo programazioa, eta nahasketa mahaiekin eta bestelako tresneriarekin lanean aritu ziren DJak Aimar, Biggie, Chapy, Irune Muguruza eta Jota izan ziren.
Zumaiako saioaren ondoren, zikloak Gipuzkoako beste hiru hiritan egingo ditu geldialdiak, hala nola, Arrasaten, Errenterian eta Donostian, azken honetan bitan.
(Argazkiak: Miriam Romatet)