Herri kirolek hartuko dute artisauek eta pailazoek utzitako lekukoa Narrondon

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 12a

Aurtengo sankristobalak azken orduetan sartu dira Narrondo auzoan. Goizean artisauen azoka eta pailazoen saioa izan dute. Festak bukatzeko, herri kirolen erakustaldia izango dute arratsaldean. 

Sardina janak eta dantzaldiak utzitako ajea kentzea kostatu zaie atzo Narrondora bertaratu ziren batzuei. Hala ere, gaur ere ez dute hutsik egin, eta goizeko lehen orduetarako prest ziren San Kristobal jaien hirugarren eta azken egunaz gozatzeko. 

Goiz partean, arratsaldeko lehen orduetara arte, artisauen azoka bisitatu ahal izan dute auzotarrek zein bisitariek, baita erosketa bat edo beste egiteko ere. Eguerdian, berriz, haurrentzako ikuskizuna izan da Zapotxin pailazoaren eskutik. Baratxuri zoparen sekretua ikuskizunaren hurreratu da Zapotxin eta laguntzailea Narrondora. 

Bazkariaren ondoren, arratsaldean, 18:00etan hasita, herri kirolen erakustaldia izango dute auzoan. Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño aizkolariak arituko dira aizkora lanean. Harri-jasotzen, bestalde, Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza. Kirol jarduera horrek emango dio amaiera aurten sankristobalei Narrondon.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide