Seinale berriak jarri dituzte bidegorriaren irekierarekin batera

Juan Luis Romatet

Txikierdiko biribilgune parean jarritako seinalea. (Juan Luis Romatet)

Puntu jakin batzuetara heltzeko falta diren metroen berri ematen dute bidegorriaren alboan jarri dituzten seinaleek.

Pasa den ostegunean zabaldu zuten Narrondo eta Arroagoia arteko bidegorria, eta hura irekitzearekin batera, seinale berriak ere jarri dituzte bide ertzean. Bertan, puntu jakin batzuetara heltzeko falta diren metroen berri ematen da. Argazkikoa Txikierdiko biribilgunearen alboan jarri dute, bidegorriaren ertzean, eta Narrondora eta Arroabera heltzeko falta diren metroen berri ematen da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide