'Minions & Monsters' animaziozko filma emango dute Aita Marin

Maddi Txintxurreta

Gaurtik hasi eta datorren astelehenera bitartean, Minions saileko hirugarren pelikularen hainbat saio eskainiko dituzte Aita Mari aretoan. 

Illumination eta Universal Pictures ekoizpen etxeek Minions animaziozko film sailaren hirugarren lana ondu dute, eta Minions & Monsters izenburupean zinema pantailen estreinatu. Zumaiako Aita Mari aretoan, gaurtik hasi eta datorren astelehenera arte ikusteko aukera izango da. 19:30ean izango dira emanaldiak.

Minionsek Hollywood nola konkistatu zuten kontatzen du pelikulak, nola bihurtu ziren zinemako izar, nola galdu zuten dena, nola askatu zituzten munstroak munduan, eta, azkenik, nola egin zuten bat planetan sortu zuten kaosetik salbatzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide