Agirrek ezin izan du Challenger Serieseko Durangoko txapelketa irabazi

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 14a

Durangoko finala jokatu zuten puntistak, partida hasieran. Agirre, eskuinetik hirugarrena. (Utzitakoa)

Hiru setetan galdu zuen zumaiarrak Durangoko txapelketako finala. Bigarren geratuta, 300 puntu bildu ditu zirkuituko sailkapenerako.

Jai Alai Ligak aurten abiarazi duen Challenger Series (CS) zirkuituko txapelketako finala jokatu zuten pasa den ostiralean Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Cosme Agirre zumaiarrak, Montamat atzelariarekin bikotea osatuta, txapelketako azken partida jokatu zuen Bixente eta Oierdi bikotearen aurka. 

Agirrek ez zuen, baina, txapela janzterik izan, Bixentek eta Oierdi hiru jokotan irabazi zutelako finala (15-7, 12-15, 2-5). Txapelketan bigarren geratuta, CS zirkuituko sailkapen orokorrerako 300 puntu bildu ditu. Finalerdietan aritu zen, baina finalera pasatzerik izan ez zuen Unai Urangak, bere aldetik, 180 puntu bildu ditu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide