2026-27 kurtsorako izen ematea zabaldu du Taosak

Juan Luis Romatet

Taosako igerilariak, iazko denboraldi hasieran. (Urtzi Oteiza)

Lubaki kiroldegian eskaintzen dituzten beste kirol jarduerekin uztartzeko aukera izango dela gogoratu du Taosa igeriketa taldeak. 

Taosa igeriketa taldeak zabaldu du datorren kurtsoan eskainiko dituen ikastaro eta saioetarako izen emateko aukera. Hala, izena emango dutenek igerian taldean aritzeko aukera izango dute. 2026-27 kurtsoko eskaintzaren barruan, master taldeari dagokiona dago. Horiek igeriketa hobetzeko eta igerialdiak entrenatzeko aukera izango dute. 

Izena emateko bi aukera daude: telefonoz, 627 23 20 84 telefono zenbakira deituta; edo posta elektroniko bidez taosaigeritaldea@gmail.com helbidera idatzita. Taosako kideek jakitera eman dute beraien saioak Lubaki kiroldegian eskaintzen dituzten beste saioekin uztartu daitezkeela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide