Ivan Rodriguezek irabazi du sanpedroetako argazki lehiaketa

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 14a

Helduen kategorian saritua izan den argazkia. (Ivan Rodriguez)

San Pedro jaien bueltan ateratako argazkiekin hartu ahal izan dute parte argazkilariek. Guztira, 24 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. 

Aurten lehendabizikoz San Pedro jaien inguruko argazki lehiaketa antolatu du Distira argazki elkarteak, Zumaiako Udalarekin lankidetzan. Ekainaren 20tik 29ra bitartean ateratako irudikien hartu zezaketen parte argazkilariek, eta antolatzaileek azaldu dutenez, guztira 24 argazki jaso dituzte: hemeretzi helduen kategorian eta bost haurrenean.

Epaimahaikideen arabera, Ivan Rodriguezen argazkia izan da helduen kategoriakoen onena, eta Xabat Esteibar Morarena haurren artekoan. Zumaiar onenaren saria, bere aldetik, Soraya Lopezek irabazi du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide