Kanposantuzka txapelketa egingo dute gaur gaztetxean

Juan Luis Romatet

Torreberri Gaztetxea.

Zumaiako Gazte Asanbladak uztailerako prestatu dituen jardueren barruan sartzen da txapelketa. 20:00etatik aurrera arituko dira jolasean, Torreberri Gaztetxean. 

Zumaiako Gazte Asanbladak uztailerako ekintza sorta prestatu du. Duela bi aste badminton txapelketa jokatu zuten Torreberri eraikineko aterpean, eta gaur kanposantuzka jolasean arituko dira. Txapelketa 20:00etan hasiko dute, gaztetxean. 

Uztailerako prestatutako azken ekintza hilaren 24an izango da, eta mojitada egingo dute orduan. Poesia eta elektronika uztartuko dituen saioa, edo kontzertu akustikoak ere egingo dituzte egun horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide