Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, Matx podcastean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 25a

Surflari zumaiarra da uztaileko gonbidatua, eta hark askotariko kontuez hitz egingo du Aratz Losada aurkezlearekin.

Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren sasoia martxan du Matx sare sozialak. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak.

Bihar estreinatuko da Matx sare sozialean, Matx podcastaren uztaileko kapitulua. Hilabete honetan, Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra da gonbidatua. Hemen, aurrerapen txiki bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide