Garaipenak hiru segundogatik egin dio ihes Telmo Deuni

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 18a

Zumaiako gizonezkoen trainerua, iaz, lehia bat amaitu berritan.

Erandion (Bizkaia) erlojuaren kontra egin dute gaur arratsaldean KAE 1 ligako estropada, eta Deusto nagusitu zaio Zumaiari. Euskotren ligan, berriz, Saregileak zazpigarren helmugaratu dira gaur, Orioren aurretik. Arraun Lagunak taldeak irabazi du gaur ere norgehiagoka Galiziako uretan. 

Emaitza gazi-gozoak lortu dituzte gaur arratsaldean Zumaiako Arraun Elkarteko neska-mutilek. Erandion (Bizkaia) lehiatu dira gizonak KAE 1 ligan, eta garaipena esku-eskura izan dute, estropada bikaina eginda erlojuaren kontra. 20.27.50 denboran gelditu du markagailua Zumaiak, baina hiru segundo aurreratu zaio Deusto, 20.24.42 denborarekin. Hiru ziabogetan ere aurretik ibili da Deusto, Telmo Deuni bizpahiru segundo aterata. Zarautz izan da gaur hirugarren, 20.43.99 denbora eginda. 

Sailkapen nagusian ere hiru talde horiek daude buru, lehia estu-estuarekin, gainera. Deustu da lider 80 punturekin, 77 ditu Zarautzek, eta 74, berriz, Zumaiak. Laugarrena da Pedreña, baina koska bat beherago, 51 puntu dituelako. 

Honakoa da KAE 1 ligako gaurko estropadaren sailkapena:

Zumaia zazpigarren Euskotrenen

Bestelako emaitza lortu dute Saregileek gaur Redondelan, Galizian, nahiz eta urrezko puntua harrapatu dien ohorezko txandakoei. Aurreneko txandan lehiatu da Zumaia, eta laugarren egin duten arren, ohorezko txandako laugarrenak –Orio– baino denbora hobea eginda, zazpigarren amaitzea lortu du. 11:20,04 denbora egin du Zumaiak, eta segundo bat gehiago behar izan du lanak amaitzeko Oriok, 11:21,50. 

Estropada Arraun Lagunak taldeak irabazi du lanak 11 minutuz azpitik eginda; 10:53,62 denborarekin. Seigarren jardunaldia izan da, eta seigarren bandera etxeratu dute donostiarrek, lan bikaina eginda. 

Honakoa da Euskotren ligako gaurko estropadako sailkapena:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide