Arratsalde paregabeaz gozatu zuten haurrek surf festa inklusiboan

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 19a

Arratsaldeko 16:00etan elkartu ziren Ziske Zumaiako surf elkartearen lokalean, eta elkarrekin joan ziren Itzurun hondartzara surfaz gozatzera.

Eguraldia lagun, arratsaldeaz eta surf festa inklusiboaz gozatzeko aukera izan zuten atzo behar bereziak dituzten haur eta gazteek. Aurreko urteetan Ziskeren Surfestaren barruan egin izan dute surf festa inklusiboa; aurten, ordea, lehen aldiz data propioa izan du.

Arratsaldeko 16:00etan elkartu ziren Ziske Zumaiako surf elkarteak hondartzatik gertu duen lokalean, eta handik elkarrekin joan ziren Itzurun hondartzara. Antolatzaileen arabera, guztira 21 haur aritu ziren surfean, eta monitoreen laguntzarekin kirolaz gozatzeko aukera izan zuten. Haur eta gaztetxoak gogotsu sartu ziren uretara, eta irribarretsu atera ziren.

(Argazkiak: Ziske Zumaiako surf elkartea)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide