Arraun Lagunak taldeak erakustaldia eman du gaur Bueun (Galizia) jokatutako estropadan. Euskotren ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da han eguerdian, eta donostiarrek zazpigarren bandera lortu du erreskadan. Ez da nolanahiko garaipena izan, beste taldeak atzean utzita eta estropada eremu horretan marka berria ezarrita irabazi baitu, 10:25,90 denborarekin.
Tolosaldeak eutsi dio ondoen Arrauni, eta zortzi segundora helmugaratu da. Hirugarren, berriz, lehenenego txandako Hibaikak egin du, sekulako estropada jokatuta. Zumaiak atzoko postu bera lortu du gaurkoan ere, zazpigarren egin baitu 22 segundora helmugaratuta, 10:48,05 denborarekin. Ehuneneko batzuengatik hartu diote aurrea Donostiarrari, eta beraz, puntu garrantzitsua irabazi diote hari.
Sailkapen nagusian ere zazpigarren da Zumaia 18 punturekin. Donostiarra da azken postuan, 17rekin. Seigarren Hibaika dago, baina gaurko estropada bikainarekin urrundu egin da puntuei dagokienez, 27 puntu baititu orain.