Larunbateko urpekaritza bataioetarako izen ematea zabaldu dute

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 20a

Duela bi urte egindako saioko argazkia.

Olarrusub elkarteak antolatutako jarduera larunbatean egingo dute, eguerdian, Arbustaingo arrapalan. 12 urtetik gorako pertsonek hartu ahal izango dute parte.

Urteroko legez, Olarrusub elkarteak urpekaritza bataioak antolatu ditu aurten ere. Larunbatean egingo dute aurtengo ekintza, uztailaren 25ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera Arranplan. Jarduera horretan parte hartuko dutenek, aire-botillak bizkarrean jarri eta urazpian aritzeko aukera izango dute, beti ere Olarrusubeko kideen gidaritzapean.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jarduera 12 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago, eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute olarrusub@gmail.com posta elektronikoko helbidera izen-abizenak bidalita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide