Datorren asteko osteguna jaiegun bezpera izanik, astebete lehenago egingo dute uztaileko udalbatzarra. Etzi egingo dute, ostegunean, 18:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan.
Aztertuko dituzten gaiak honakoak izango dira:
1. Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezkoa bada.
2. Irizpenak
2.1. Foruen plazako udal merkatuko instalazioetan dagoen eta Eroski S.Coopekin sinatuta dagoen lokalaren ustiapen komertziala emateko hitzarmenaren eranskina onartzea, hala badagokio, Zumaiako Udalaren kontura larrialdiko irteera berri bat egiteko.
2.2. 2027ko tokiko jaieguna izendatzea.
2.3. Udalaren 2025eko kontu orokorra onartzea, hala badagokio.
3. Udalbatza organoen kontrola eta fiskalizazioa.
3.1. Udalaren 2026ko 9. eta 10. erreparo orriak jakinaraztea.
3.2. Udalaren 2026ko 11., 12. eta 13. kreditu aldaketak jakinaraztea.
3.3. Alkate ebazpenen berri ematea.
4. Eskari-galderak.