Pilotakadak entzun dira berriro ere Itzurungo frontoi txikian

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 23a

Atzo jokatutako lehen jardunaldiko une bat. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Itzurungo binakako esku pilota txapelketako lehen partidak. Pandemia eragindako etenaldiaren ondoren antolatzen den lehen txapelketa da aurtengoa. 

Pilotak hormaren aurka jotzean sortzen duen soinua entzungai izan zen atzo arratsaldean Larretxo auzunean, Itzurunbide alboan dagoen frontoi txikian. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren antolatutako lehen esku pilota txapelketako –2022an pala txapelketa izan zen– lehen partidak jokatu zituzten arratsaldearekin batera pilotaleku txikian.

Txapelketako lehen jardunaldian izandako emaitzak honakoak izan dira:

  • Ibai Olaizola-Eritz, 22 – Igor Osa-Justa, 10.
  • Saizar-Unanue, 22 – Aparicio-Larburu, 13.
  • Jurgi Etxabe-Txortena, 22 – Urko Larrañaga-Unai Etxabe, 15.

Bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, jokatuko dute txapelketako bigarren jardunaldia, honako neurketekin:

  • Igor Osa-Justa vs Loinaz-Alto.
  • Ibai Olaizola-Eritz vs Aparicio-Larburu,
  • Jurgi Etxabe-Txortena vs Saizar-Unanue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide