Harrobian oinarritu izan den elkartea da Zumaiako Telmo Deun arraun elkartea, eta harrobiko arraunlariekin lortu izan ditu historian zehar garaipen handienak. Herrian dagoen kirol eskaintza handitzen joan den heinean, gero eta zailtasun handiagoak izan ditu gazteak kirol hori praktikatzera animatzeko.
Hala, aurreko urteetan egin bezala, dei berezia egin die klubak Zumaiako eta inguruko herrietako gazteei arraunean aritzeko, kirola ikasi eta etorkizun hurbil batean Zumaiako ontzietan aritzeko. Gonbidapena 12 urte edo gehiagoko neska-mutilei egin die Telmo Deun arraun elkarteak.
Arraunean hasteko eta ikasteko gogoa duten gazteak klubarekin jar daitezke harremanetan 623 48 32 78 telefonora deituta, telmodeunae@gmail.com posta eletronikoko helbidera idatzita, Instagram bidez @telmodeun_ae kontuan, eta klubak Itsas kiroldegian duen lokalera bertaratuta.