Urpekaritzaren mundua ezagutzeko aukera

Aritz Mutiozabal 2026ko uztailaren 25a

Olarrusub elkartearen ekimenez, hainbat herritarrek urpekaritzako bataioak egin dituzte gaur eguerdian Arbustaingo arranplan.

Urpekaritzaren munduan murgiltzen hasteko hitzordu interesgarria antolatu du gaur eguerdian Olarrusub elkarteak, beste urte batez. Horretarako, 12 urtetik gorako herritarrentzat urpekaritza bataioak egiteko aukera eskaini du Arbustaingo arranplan.

Eguraldia lagun, hainbat izan dira jardueran parte hartu eta urpekaritzako hastapenetan trebatu direnak. Olarrusubeko kideen gidaritzapean, aire-botilak bizkarrean jarri eta ur azpian aritu dira, esperientzia berri bat ezagutuz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide