Itziarko kopraixetarako gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 27a

Kopraixetako irudia. (Berriketan.eus)

Abuztuaren 1etik 2rako eta 5etik 6rako gauetan izango dira gaueko autobusak Zumaia-Deba eta Deba-Zumaia noranzkoetan.

Kopraixetan murgilduko dira asteburutik aurrera Itziarren. Bertako jaiez gozatu nahiko duten bisitarien joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzua jarriko du Lurraldebusek, abuztuaren 1etik 2rako eta hilaren 5etik 6rako gauetan, honako ordutegiekin:

  • Debatik Zumaiara: 22:00etan, 23:30ean, 01:00etan, 02:30ean eta 04:00etan.
  • Zumaiatik Debara: 22:30ean, 00:00etan, 01:30ean, 03:00etan eta 04:30ean.

Itziarren N-634 errepideko geralekuan, ostatuaren aurrean, hartuko dira autobusak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide