Abuztuan sartzearekin batera ordutegi berria izango du TAOren bulegoak. Udalak jakitera eman duenez, astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez zabalduko dute Kantauri plazan kokatutako bulegoa, 08:00etatik 15:00etara; astearte eta ostegunetan, berriz, goiz eta arratsaldez izango da zabalik, 09:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.
TAOren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte bertaratuko direnek, baita arrazoi desberdinengatik aparkatu ahal izateko txartel berria eskuratzeko ere.