Pirinioetan mendiz mendi, Emakumeon Etxetik

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 27a

Lau eguneko mendi irteera egin du Pirinioetara Zumaiako Emakumeon Etxeko talde batek. 45 emakumez osatutako taldea ibili da Pirinioetako mendi multzoa igotzen. 

Aurreko urtean egin bezala, kurtso amaierako mendi txango luzea egin du Zumaiako Emakumeon Etxeak. Handik sortutako mendi taldeak hilero egin ohi ditu mendi irteerak, udazkenetik udaberrira bitartean, eta denboraldia amaitzeko txango luzea egin ohi du. 

Oraingoan, iaz egin bezala, Pirinioetara joan da 45 emakumek osatutako taldea. Uztailaren 23an abiatu ziren Zumaiatik, eta atzo itzuli ziren etxera, egun horietan Tebarray, Peña de Aragon eta Musales mendiak igo eta gero. Kirola praktikatzeaz gain, harremanak estutzeko modu polita izan da aurreko astean bizitakoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide