Larunbatean jokatuko dute Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Txirrindulariak saihesbidetik igaroko dira, baina horrek herriko sarrera-irteerak moztea behartuko du.
Tropela goizeko 11:05ean aterako da Donostiatik, eta N-634 errepidea hartuta, Urola Kosta eskualdean sartuko da Oriotik. Behin Zarautz eta Getaria igaro ondoren, Zumaiara 11:45 aldera helduko dira txirrindulariak. Txikierditik Arroabea aldera egingo dute, eta handik Itziarko igoerari ekingo diote.
Txirrindularien zein herritarren segurtasuna bermatzeko, Zumaiako sarrera-irteerak itxi egingo dituzte proba Zumaiara heldu baino ordubete inguru lehenago. Udaltzaingoaren arabera, 11:00etatik 12:00etara bitartean itxiko dituzte, eta behin tropela pasa eta gero ireki.