Azken egunak, Distiraren lehiaketa sozialean saritutako lanak ikusteko

Juan Luis Romatet

Distirako kideak erakusketa muntatzen. (Utzitakoa)

Udazkenetik udaberrira bitartean egindako Distiraren lehiaketa sozialetan saritutako lanak uztailaren 31ra arte daude ikusgai Alondegiko sarreran.

Distira argazki elkarteak antolatuta, lehiaketa sozialak egin dituzte iazko urritik aurtengo maiatzera bitartean. Hilero, gai jakin batzuen inguruko argazkiak atera behar izan dituzte lehiaketan parte hartu duten Distirako bazkideek, baita lan onenak saritu ere.

2025-2026 kurtsoan egindako lehiaketetan saritutako lanekin erakusketa muntatu zuten Distirakoek ekainaren amaieran, Alondegiko sarreran. Uztail osoan zehar izan dira irudi horiek ikusgai, eta uztailaren 31n itxiko ditu ateak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide