Euskarari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Markel Olanok

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 29a

Markel Olano EAJko legebiltzarkidea. (EAJ)

Markel Olano legebiltzarkideak eta Euskadi Buru Batzarreko (EBB) kideak Euskaraz geu gara izeneko hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Zumaiako Batzokian. Batzokiaren urteurrena ospatuko dute ekitaldi horrekin.

Markel Olano legebiltzarkideak eta Euskadi Buru Batzarreko (EBB) kideak euskara izango du mintzagai bihar 19:00etan Zumaiako Batzokian eskainiko duen hitzaldian. Batzokiaren 48. urteurrena ospatzeko antolatu du hitzaldia EAJk.

Euskaraz geu gara izenburua du Olanok doan eskainiko duen hitzaldiak. Zumaiako EAJk azaldu duenez, azken hilabeteotan euskararen etorkizunak eztabaida publikoan hartu duen protagonismoaren testuinguruan antolatu dute ekimena, euskararen egoerak zabaltzen duen herri erronkaren inguruan hausnartzeko eta euskararen erabilera eta biziberritzea indartzeko bideei buruz gogoeta egiteko helburuz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide