Azpeitiko zesta punta desafioan arituko da Frida Watkins, larunbatean

Juan Luis Romatet 2026ko uztailaren 29a

Erika Mugartegi eta Frida Watkins, astelehenean Azpeitian egin zen aurkezpen saioan. (Eraman)

Larunbatean jokatuko dute desafioa Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Erika Mendizabalekin arituko da zumaiarra, Elaia Gojenola eta Arai Lejardiren aurka. Sarrerak aurrez salgai daude. 

Zesta punta desafioa antolatu dute Azpeitian, saninazioen bueltan. Datorren larunbatean jokatuko dituzte partidak, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 19:00etatik aurrera, eta emakumeen eta gizonen partida banak osatuko dute jaialdia. Lehen partidan, emakumezkoetan, Frida Watkins zumaiarra kantxaratuko da.

Arratsaldeari hasiera emango dion partida izango da emakumeena, eta Winter Seriesen irabazle izan ziren Erika Mugartegi eta Frida Watkins batera arituko dira berriro ere. Aurkariak Elaia Gojenola eta Arai Lejardi bizkaitarrak izango dituzte. Partida haren amaieran, gizonen lehia helduko da: Erkiaga-Atain eta Goixerri-Lekerika bikoteak arituko dira nor edo nor. Jaialdirako sarrerak aurrez salgai daude Internet bidez, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide