Aba Taano gospel taldeak bi kontzertu solidario eskainiko ditu eskualdean

Enara Ariznabarreta 2026ko uztailaren 31

Alba Taano taldea. (Musica para Salvar Vidas)

Bi kontzertuetan bildutako diru guztia Musica para Salvar Vidas proiektura bideratuko da, kaleko haurrei laguntza integrala eskaintzeko helburuarekin.

Datozen egunetan, Aba Taano Ugandako gospel taldeak bi kontzertu solidario eskainiko ditu gure eskualdean. Abuztuaren 8an, Zarauzko Santa Maria parrokian izango dira, eta 15ean Zumaiako San Pedro Apostol parrokian, biak 20:00etan. Kontzertuaren amaieran borondatezko ekarpena egiteko aukera izango da, eta bildutako diru guztia Música para Salvar Vidas proiektura bideratuko da.

Música para Salvar Vidas Kirekan (Uganda) kokatutako proiektu humanitarioa da. Kaleko haurrei laguntza integrala eskaintzea du helburu, hezkuntza, prestakuntza eta musikaren zein dantzaren bitartez etorkizun bat eraikitzeko aukera eskainiz. Gaur egun 60 pertsona baino gehiagok laguntza horiei esker bizirauten dute. Proiektuaren finantzaketaren %70a Aba Taano taldearen kontzertuetatik dator. 

2008an sortu zuten taldea Ugandako Kireka auzoan. Bost ahotsez osatutako gospel boskoteak Hego Afrikako gospela, Afrikako doinu tradizionalak, gospel panafrikarra eta pop estiloko elementuak uztartzen ditu. Orain arte 2.000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte Europako hamalau herrialdetan, 11 nazioarteko sari irabazi dituzte eta 50.000 disko baino gehiago saldu dituzte. Halaber, 2023an Got Talent saioan parte hartu zuten, eta Vatikanoan ere abestu izan dute.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide