Dotorezia nagusi Gala Eguneko argazki txokoan

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 2a

Gala eguna ospatu zuten atzo Zumaian, eta azken urteetan egin bezala, argazki txokoa jarri zuten Saregile plazan. Oholtza txikira igo ziren lagunen argazkiak ikus daitezke hemen.

Ohi bezala, abuztua dotore hasi dute zumaiarrek. Ospakizunak eta jai giroa izan ohi da Zumaian hileko asteburuetan, eta atzoko Gala eguna izan zen horietan lehenengoa. Herritarrak, gazte zein heldu, dotore atera ziren kalera.

Azken urteetan egin bezala, udalak eta Gukak argazki txokoa jarri zuten Alondegi parean, nahi zuten guztiek argazkiak egin zitzaten. Hemen ikus daitezke aurtengo txokoan izandakoaren emaitza. 

Musikak ere izan zuen tarterik atzo. 19:00etan hasita, Kita del Pare txarangaren kalejira izan zen. 22:00etatik aurrera, Beheko Plazan, 80ko hamarkadako abestien bertsioak egiten dituen La Banda del Pop taldea oholtzaratu zen; eta ondoren, Oizeder Mayo eta Oihan Vega DJen saioek luzatu zuten gaua.

(Argazkiak: Eduardo Merino)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide