Datozen urteetako erronken inguruan hausnartuko du Ernaik

Maddi Txintxurreta

Inpernupe elkartea.

Ernaiko gazteak topaketa egingo dute arratsaldean, antolakundearen datozen urteetako erronken inguruan hausnartzeko. Bertso poteoa ere egingo dute.

Ernai gazte antolakundeak Elkargunea egingo du gaur arratsaldean Zumaian. 18:30ean hasita, mahai inguru bat egingo dute Inpernupe kultur elkarteko terrazan, antolakundearen datozen urteetarako erronken inguruan hausnartzeko nahiz erronka horiei erantzungo dien plangintza bat osatzeko.

Mahai ingurua amaitu ostean, 19:00etan, bertso poteoa egingo dute. Urko Arakistain, Enara Gallastegi, Joar Garate eta Jakes Etxeberria ariko dira bertsotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide