Maider Iradik eta Unai Bergarak irabazi dute Anaderen Arrain Txiki Lehiaketa

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 3a

Atzo goizean jokatu zuten arrantza lehiaketa beteranoa Urolaren itsasadarrean. Kofradian egin zuten ondoren saribanaketa ekitaldia. 

Mende erdi batetik hona Anade elkarteak antolatzen dituen bi arrantza txapelketak jokatu zituzten atzo goizean. Arrantza egiten lehenak Kabra eta Dontzeilen arrantza lehiaketako parte hartzaileak izan ziren, eta haiek dagoeneko itsasoan zirela hasi ziren Arrain Txiki lehiaketako haur arrantzaleak lanean. 

Urolaren itsasadarrean aritu ziren arrantzale gazteak arrainak harrapatu nahian. Hilik gabeko lehiaketa izanik, behin arraina pisatu ondoren uretara itzuli zituzten. Arrantzarako orduak amaitu eta gero, denak Kofradia ingurura joan ziren, eta bertan egin zuten saribanaketa ekitaldia. 

Irabazlea Infantil A kategorian Nautiko Izkiro elkarteko Maider Iradi izan zen, bigarren Monseko Ane Mera sailkatu zen eta hirugarren La Zurriolako Zao Bo Yang. Infantil B kategorian, berriz, Anadeko Unai Bergara izan zen irabazlea, Nautiko Izkiroko June Lopez sailkatu zen bigarren postuan, eta Anadeko Julen Arruti hirugarren. 

Arrain txikienaren saria Ane Merak eta Eneko Roblesek partekatu zuten; biek ere 6 gramoko pisua izan zuten arrain bana arrantzatu zituzten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide