Itzurungo Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute gaur

Juan Luis Romatet

Pasa den ostiralean jokatutako partida bateko pilotariak, jokoari ekin aurretik. (Utzitakoa)

Ligaxka bukatzeko hiru jardunaldi falta dira. Gaur ere hiru partida jokatuko dituzte Larretxoko frontoian, 19:00etatik aurrera. 

Asteburuko atsedenaldiaren ostean, gaur bueltatuko da Larretxo auzuneko frontoi txikian jokatzen ari diren pilota txapelketa. Ligaxkako bosgarren jardunaldia izango da gaur jokoan, eta aurrekoetan bezala, hiru partida jokatuko dituzte 19:00etatik aurrera. 

Honakoak dira gaur jokatuko dituzte norgehiagokak:

  • Saizar-Unanue vs Igor Osa-Justa.
  • Aparicio-Larburu vs Unai Etxabe-Urko Larrañaga.
  • Jurgi Etxabe-Txortena vs Loinaz-Alto.

Pasa den ostiralean jokatutako jardunaldian honako emaitzak izan ziren:

  • Urko larrañaga-Unai etxabe, 22 / Igor Osa-Justa, 17.
  • Saizar-Unanue, 22 / Loinaz-Alto, 21.
  • Ibai Olaizola-Eritz, 22 / Jurgi-Txortena, 20.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide