Final laurdenen lehen jardunaldiarekin hasiko da gaur 54. Etxabe Dinastia pilota txapelketa

Juan Luis Romatet

Pasa den astean egin zen aurkezpeneko argazkia. (Maddi Txintxurreta)

Jubenil eta elite mailako eskuz binakako partida bana jokatuko dute gaur gauean, 21:00etan hasita, Aitzuri pilotalekuan. 

Abuztuan zehar, gaur hasi eta hilaren 27ra arte, Etxabe Dinastia txapelketa beteranoko pilota partidak jokatuko dituzte Aitzuri frontoian. Bertan, jubenil eta elite mailako pilotari gazteak lehiatuko dira, herriko gauei kirol giro berezia emanez. Eskuz binakako partidak izango dira horiek, baina finalerdietatik aurrera zesta puntako jokalariak ere batuko dira txapelketara. Hala, aurtengo edizioko azken jardunaldian, finalean, zestako eta eskuzko partidak jokatuko dituzte Zumaiako frontoi luzean. 

Final laurdenetako lau jardunaldi izango dira guztira, eta horietatik lehena jokatuko dutte gaur gauean, 21:00etan hasita, Aitzurin. Jubenil mailako kategorian, Nazabal-Anzizar eta Landas-Salinas bikoteak neurtuko dira. Elitekoan, berriz, Beitia II.a-Apeztegia eta Murua-Sotil bikoteak. Jaialdirako sarrerak frontoiko leihatilan izango dira salgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide