Gizarte gaiak eta munduaren ikuspegia, bertsolari gazteen ahotan

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 4a

Zumaiako Ernaik elkargunea egin zuen atzo arratsaldean Erribera kalean, Inpernupeko terrazan. Mahai-ingurua egin zuten lehendabizi, eta haren ondoren lau bertsolari gaztek saioa eskaini zuten. 

Topaketa egin zuten atzo Ernai gazte mugimenduko kideek Erribera kalean. Inpernupeko terrazan elkartu ziren, eta hasteko mahai-ingurua egin zuten antolakundearen datozen urteetarako erronken inguruan hausnartzeko nahiz erronka horiei erantzungo dien plangintza bat osatzeko.

Haren amaieran, lau bertsolari gaztek hartu zuten mikrofonoa, Jakes Etxeberria zarauztarrak, Dimako Enara Gallastegik, eta Joar Garate eta Urko Arakistain zumaiarrek, hain zuzen. Sarrerako bertsoen ondoren, gazteak kezkatzen dituzten gaien inguruan jardun zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide