Torreberri Gaztetxearen bueltan sortutako Gazteok Piztu mugimenduak antolatutako pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte gaur, 18:30ean. Aurreko partidak Odietan jokatu dituzte, baina gaur Zumaiako Musika Jaialdiko ekitaldi bat egingo denez bertan, finalak Herri Eskolako frontoian jokatuko dituzte.
Duela hiru aste ekin zioten txapelketa horri, eta bertan hamar bikote aritu dira lehian, eta horietatik lau heldu dira finaletara: Kimetz-Markel bikotea Jurgi-Jonen aurka arituko da, eta Frida-Marlon, Zohairtze-Oierren aurka.