San Lorente eguna izango da astelehenean, abuztuaren 10ean, eta egunaren izen berbera duen Zestoako eta Zumaiako auzoan prest dute festarako egitarauak.
San Lorente auzoko ermitan 11:00etan egingo dute bailarako hildakoen omenezko meza. Ondoren, baselizaren atarian, umeentzako herri kirol jolasak eta Aitor Salegi nahiz Jon Maia bertsolarien kantaldia izango dira. Gainera, herritarrek sabela betetzeko parada ere izango dute; izan ere, pintxoak eta txakolina dastatu ahal izango dituzte, musikaz lagunduta.