Aurrera dirau Larretxoko frontoi txikian jokatzen ari diren eskuz binakako esku pilota txapelketa. Atzo arratsaldean jokatu zituzten ligaxka faseko bosgarren jardunaldiko partidak. Honako emaitzak izan ziren atzoko neurketetan:
- Saizar-Unanue, 22 / Igor-Justa, 16.
- Unai Etxabe-Urko Larrañaga, 22 / Aparicio-Larburu, 15.
- Jurgi Etxabe-Txortena, 22 / Loinaz-Alto, 13.
Ligaxka fasea amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta. Lehena, ligaxkako seigarrena, bihar arratsaldean jokatuko dute 19:00etatik aurrera, eta datorren astelehenean zazpigarrena eta azkena, ordu berean. Biharko jardunaldian honako partidak izango dira jokoan:
- Aparicio-Larburu vs Igor-Justa.
- Saizar-Unanue vs Unai Etxabe-Urko Larrañaga.
- Olaizola-Eritz vs Loinaz-Alto.